Atzo ikusi zintudan, Paolo
p. 107-108
Texte intégral
1Egia esan, lehenago idatzi behar nizun, eta ez dakit nondik hasi ere. Klaudiak behin eta berriz eskatu zidalako idazten dizut; badakizu nolakoa den zerbait lortu nahi duenean! Batzuetan zaila izaten da. Nahi nuke zu gure artean egotea, hau guztia ulertzeko.
2Uste dut atzo Porto Alegreko plazan ikusi zintudala capoeira dantzatzen. Bai, ziur naiz zu zinela. Neskato batekin gingatzen ari zinen, neskatoa Bahiakoa zela uste dut, arin mugitzen zinen, zeure-zeurea duzun mugimendu irregular eta lasai horrekin, eta begietara begiratzen zenion, haren inguruan gingatzen zinen, zirkuluan, hori ere irakatsi zenigun, gauzei angelu guztietatik begiratzen, eta kontzeptuen gainean biratzen eta biratzen, ulertu ahal izateko eta haien errealitateaz jabetzeko, inoiz amaitzen ez den “ikasteko irakatsi" zirkular horretan, lehenik gingatu eta gero saihestu egiten duen dualtasun horretan, gurpil horren bi erdiak bakarra bihurtu arte biratuz eta korapilatuz. Den-dena zegoen hor, uste dut azkenean ulertu dizudala, zu zeu zeunden gurpilean, eta baita neskatoa ere biraka, dena zegoen hor, zeren mugimendu zikliko horretan ikusi bainituen etorkizuna eta oraina, zapaldua eta zapaltzailea, esperantza eta desesperantza bata bestearengandik askatzeko biraka, eta bata biratzen zenean bestea ez bihurtzeko biratzen zen, eta biek elkarrekin biratzen zuten ez izateko ez bata ez bestea, bat eta bakarra izateko baizik, dualtasun guzti horretatik aske. Eta biratze hura beti zen mugimendu zirkularra, eta erritmoa, eta musika airean, berinbaoaren, atabakearen eta panderoaren erritmoan: taktaktuk, taktaktuk... bihotz bakar baten taupadak, elkarrengana batzeko behatzen diren taupadak, elkarri begiratzeari utzi gabe, norberak eskaintzen duena besteari osatzeko falta zaiona dela-eta harrituta: taktaktuk, taktaktuk... Paolok Medialuna jo du eta neskatoak cocorinha batekin erantzun dio, gero Paoloren bizkarraren gainetik salto egin du lurrera itzuli eta gingatzen jarraitzeko: taktaktuk, taktaktuk... Lilik hala esaten du bere saiakeran: haien biratzean, autokontrolerako eta eskuzabaltasunerako gaitasunean, gingan ibili bitartean, askapen estetikoko ekintza bat dago, bakoitzak bere askatasuna deskubritzen du, errespetuaren, elkartasunaren, jolasaren, begietara begiratzearen eta elkar bereganatzearen bidez. Bahiarrak maisuari irakatsi dio irakasteko ekintzan, eta ikasitakoaren maitasun-praktikan maisuak badaki ezagutza hartzen dela, eta jolasean, berriz, hori guztia jolasa baino zerbait gehiago dela esaten dio neskatoari bere senak. Bizitza da.
3Dantza amaigabe eta betierekoan biratuz eta gingatuz… Gurpila txaloka…
4Musika bere erritmoan…
5Bata bestearengan deseginez…
6 Taktaktuk, taktaktuk
Auteur
Mundukide Kontrasta Euskal Herria

Le texte seul est utilisable sous licence Creative Commons - Attribution 4.0 International - CC BY 4.0. Les autres éléments (illustrations, fichiers annexes importés) sont « Tous droits réservés », sauf mention contraire.
Ciudadanías en Conflicto
Enfoques, experiencias y propuestas
Camila Berríos et Carolina García (dir.)
2018
El Pensamiento y la Lucha
Los pueblos indígenas en América Latina: organización y discusiones con trascendencia
Pedro Canales Tapia (dir.)
2018
Estudios eidéticos
Una conversación desde el Sur sobre la vida de las ideas y la reconfiguración de un espacio disciplinar
Eduardo Devés et Andrés Kozel
2018
Pensamiento Indígena en Nuestramérica
Debates y Propuestas en la Mesa de Hoy
Pedro Canales Tapia et Sebastião Vargas (dir.)
2018
Debates intelectuales
Estudios sobre historia de las ideas, pensamientos políticos y cultura en Chile
Javier Pinedo
2018
Ciudadanías para la Democracia
Reflexiones desde la problemática constitucional y constituyente chilena del siglo XXI
Sergio Grez Toso, Daniel Opazo Ortiz et Paula Vidal Molina (dir.)
2018
Comunidad y Estado en Álvaro García Linera
Un análisis a través de sus lugares de enunciación (1988-2017)
Tomás Torres López
2018
Conceptos clave de la gestión cultural. Volumen I
Enfoques desde Latinoamérica
Rafael Chavarría Contreras, Daniel Fauré Polloni, Carlos Yáñez Canal et al. (dir.)
2019
Jorge Millas. Aproximaciones a su obra
Maximiliano Figueroa Muñoz et Cristóbal Friz Echeverría (dir.)
2019
Democracia, Información y Cibersociedad. Una mirada desde Chile
Héctor Vera Vera et Juan Pablo Arancibia Carrizo (dir.)
2018